XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ortzia egunez eta ortzia gauez.Egunez gure begiak zerurantz jasotzen ditugunean, bere sakontasun urdinean ez dugu hegazkin edo hegaztiren batzu besterik ikusten.
Noiz edo noiz, eguraldia grisaska bihurtzen denean, lainoak beren bidaia makal, apetatsua
Pilatu eta desegin egiten dira, gure begiek atseginez ikusten eta begiratzen dituzten irudi bitxi horiek eskainiz.
Baina hauek denak
Eguzkiarena beste gauza bat da, noski.
Badakigu egunero hortxe dagoela, ortzian, lainoek estaltzen dutenean ere.
Mugitzen den arren, ortziko zati bat da, dudarik gabe.
Ez al da, ba, gure
Eta urtean zehar berau ortzian gora eta gora igotzen edo bestalde zerumugaz behera jaisten ikusten dugunean, alaitu edo tristetu egiten gara bizi dugun urtaroaren arauera.
Nola aldatzen den dena gauez! Ia ez da ortzi bera! Askotan Eguzkiak Ilargi apalagoari uzten dio bere tokia.
Eta milaka puntu argitsuk
Une motzetan gure begiez izarrak ikusten ditugunontzat, mugiezkorrak
Gauez bata bestearen ondoren pizten dira, eta, goiztar ibiltzen bagara, itzaltzen eta desagertzen ikusiko ditugu egunari tokia uzteko.
Ortzia egunez, hutsik; ortzia gauez, izarrez beterik: hau da gure begiek esaten digutena.
Nola engainatzen gaituzten! Milaka izar gauzale
Hor daude beti, goiko zeruan, gauez bezain diztiratsu eta egiazko egunez ere.
Egunez ez ditugu ikusten beren argia ahulegia delako eguzkiarenaren ondoan.
Baina eguerdi urdin, garbi, garden, huts horretan ere, ortzian, gauez ikusten ditugun haina izar diztiratsu daude.